XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

A. UNTXIA

1 Untxia ugaztuna da

Untxia animalia ornoduna da.

Untxiaren eta gizakiaren eskeletoa oso antzekoak dira, baina jakina, untxiarena posizio horizontalean dago.

Untxia odol beroa duen animalia da, hotza egiten duenean babestu egiten dena.

2 Nolakoa da untxia?

Untxiaren gorputza ile sendoz estalia dago.

Untxiak muturraren puntan sudurra dauka.

Sudurrean bi zentzu garrantzitsu ditu: usaimena eta ukimena.

Belarriak tente eta mugikorrak ditu; abantail honi esker zarata hobeto somatuko du.

Isatsa laburra du eta bere atzeko hankak oso indartsuak dira.

3 Zer jaten du untxiak?

Untxia belarjalea da, hau da, landareak jaten ditu.

Untxiak matel-hezurretan ebakortz handiak dauzka.

Hortz zorrotz hauei esker, landareen zatirik gogorrenak mozten ditu.

Ebakortz hauek hazi egiten dira bizitzan zehar eta horrela ez zaizkie gastatzen.

Jauzi bat egitean untxiak atzeko hankekin egiten du indarra.

Jauzia egin ondoren aurreko hanka baten gainean erortzen da.

Ebakortzak dira untxiak dituen hortzik garrantzitsuenak.

Haginak / Ebakortzak